Omenaldia egin genion Jorge Arzalluz Izarraitzeko entrenatzaile ohiari

PA259295 (Copy) (Copiar)

Pasa den zapatuan, Izarraitz Igeri Elkarteak omenaldia egin zion Jorge Arzalluz elkarteko entrenatzaile ohiari. Ongi Etorri jatetxean egindako bazkarian parte hartu zuten elkarteko igerilariek, gurasoek eta lagun guztiek, eta gustura eta giro jatorrean pasa zuten eguna. Bazkalostean, Eva Astigarragak eta Nagore Kerejetak ohorezko aurreskua dantzatu zuten eta ondoren eskertza oroigarria eman zioten Arzallusi.

Jorge Arzalluz entrenatzaileak gure artean ia hamar urte egin ditu, eta urte hauetan makina bat umeri erakutsi dizkie igeriketako teknikak.

Mila esker Jorge, Izarraitz Igeri Elkartea osatzen dugun guztion partetik.

Hemen, aurreskuaren bideoa:

Bestalde, Master taldearen entrenamenduak azaroaren 4tik aurrera hasiko direla jakinarazi nahi dugu. Udaleko Kirol saileko teknikariekin adostu ditugu igerilekuko kaleak eta baliabideak, eta aurten entrenatzailearekin entrenatzeko aukera izango dute masterrek, asteartetik zapatura bitartean, ondorengo ordutegian.

Astearteetan eta ostegunetan: 09:00etatik 10:00etara.
Asteazkenetan eta ostiraletan: 07:05etik 08:05era.
Zapatuetan: 9:00etatik 10:30era.

Animatu zaitez!

Post hau Albisteak, Masterrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.