KZL-ko 3. jardunaldia eta alebinen ligako 5. jardunaldia‏

Larunbat honetan Azpeitiko igerilekuan egingo dute igeri gure taldeko txikienek. Arratsalde polita izango delakoan eta gure igerilariak ikusteko aukera aproposa izango denez aldi berean, zuen animo eta txaloekin harmailetan izango zaretela espero dugu.

DSC_8128

Honako probak burutuko dituzte gure taldeko igerilariek:

  • 2007. urtean jaiotakoak 50 metro bular.
  • 2006. urtean jaiotakoak 100 metro bular.
  • Erreleboetan berriz, 2007. urtean jaiotakoak eta 2006. urtean jaiotakoak 6×25 metro tximeleta mixtoa
  • 2005. urtean jaiotakoak eta 2004. urteko mutilak 50 metro libre eta 200 metro bular. Erreleboetan berriz 4×50 metro bizkar.

Gure alebinen kasuan (2004. urteko neskak) honako probak izango dituzte.

  • 400 metro estiloak.
  • 100 metro libre.
  • Erreleboetan 4×100 metro tximeleta.

SERIEAK:

Post hau Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.