Master aurreko igeriketa ikastaroak otsailetik aurrera

imagesIzarraitz Igeri Elkarteak, azken urteetako hariari jarraituz, herriko igeri zale guztientzat, helduen igeriketa hastapena eta oinarrizko teknikako ikastaroak antolatu ditu master aurrekoentzat, otsailaren 1etik aurrera Azpeitiko Udal Igerilekuan.

Igerian lehen pausoak eman eta igeriketa landu nahi duten 18 urtetik gorako edonori zuzendua dago. Ikastaro honen helburua, ur ingurunean esperientzia berriak eskaini eta kirol gune bihurtzea da.

Astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan izango dira saioak bi ordutegi desberdinetan:

  • Goizez 7:00etatik 7:45etara
  • Arratsadez 16:00etatik 16:45etara

Izena emateko, Aitzol Agirregomezkotari deitu 607 49 85 00 zenbakira edo, izarraitz.ie@hotmail.com posta elektronikora idatzi.

Ikastaroan parte hartzeko, Azpeitiko kirol patronatuko bazkidea izen beharko da eta hilean 28€ tako kostua izango du.

Animatu, ez zara damutuko!

Advertisements
Post hau Albisteak, Masterrak, Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.