Emaitza politak Irlako Itsas Zeharkaldian

 

                               

Uxue Etxeberria                                                    Alazne Sudupe

                            

Elene Sudupe                                                              Anne Sagarmendi

Zapatuan, abuztuaren 25ean, Irlako XXI. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zen Donostiako badian. Izarraitz Igeri Elkarteko eta hainbat igerilari azpeitiarrek parte hartu zuten, infantil mailan eta helduen zeharkaldian.

Aurrenik, 15:30tan, infantil mailako 40 bat igerilari irten ziren Donostiako hondartzatik, 600 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Guztiek igerialdi polita burutu zuten eta hona hemen sailkapen orokorra:

Ondoren, 16:00tan, hasi zen helduen zeharkaldia leku berdinetik. Ia 500 igerilari ordu horretarako prest zeuden Atletiko San Sebastianen egoitzaren ondoan. Helmuga, hondartzako toki berdinean zegoen eta guztira, 3.000 metro egin behar izan zuten igerilariak Santa Klarako irla zeharkatuz. Izarraitzeko masterrak, bakoitzak bere neurrian, maila ona erakutsi zuen. Aipagarrienak, Leire Ceciagak lortutako 3. postua eta Rafa Zubeldiaren 4. postua  master mailan.

Hemen helduen saikapenak:

Zorionak guztioi!

Bestalde, datorren zapatuan eta Bermeoko portuan, VI. Salome Campos Igerialdian izango dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak.

Hemendik animo eta zorterik onena opa nahi diegu guztiei.

Advertisements
Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.