Alebin ligako 4. jardunaldi ona izan zen

Oñatin ospatutako alebinen 4. jardunaldian emaitza onak lortu zituzten gure igerilariek.

Julen Artetxe, Elene Sudupe, Maialen Aranguren, Maddi Manterola,  Anne Sagarmendi, Nahia Esteban eta Nora Zubizarreta lehiatu ziren 200 metro estilos eta 100 metro bizkar probetan.

Guztiak beren denborak hobetu zituzten eta Elene Sudupek, Nahia Estebanek, Nora Zubizarretak eta Anne Sagarmendik lehenengo postua lortu zuten 4×100 metro libretan.

Zorionak eta segi lanean!

img_0984

 

Advertisements
Post hau Alebinen liga atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.