Bikain Gipuzkoako Taldeen Kopan

Joan den asteburuan Tolosako Usabal igerilekuan  Gipuzkoako taldeen arteko kopa jokatu zen. Izarraitz Igeri Elkartetik 18 igerilarik (9 neska eta 9 mutilek) parte hartu zuten. Julen Agirrezabalaga eta Ander Etxabe, arazo desberdinengatik, baja izan ziren azken unean.

Klubean, aurtengo Gipuzkoako taldeen arteko kopari ilusioz eta itxaropentsu begiratzen genion. Batetik, hiru igerilari master parte hartzen zutelako (Julen Agirrezabalagak, Haritz Elortzak eta Omar Urbietak). Bestetik, neskan taldea infantil mailakoek bakarrik osatzen zutelako. Gero igerilekuan, bai uretan, bai uretatik kanpo, taldeak ez zigun hutsik egin. Talde modura lan egin zuten, uretan gogor eta bikain eta begira zeuden taldekiedeek igerileku ertzetik gogoz animatzen. Horrela, lau jardunaldi ostean, Izarraitzeko neskek lehen postua lortu zuten (B mailan),eta mutilak aldiz, 4. postua maila nagusian.

Lehen jardunalditik, gogor igeri eginez, lehen postua mantentzea lortu zuten gure neskek. Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, June Berasategi, Nora Uria eta Judith Odriozola izan dira taldea osatu duten igerilariak.

Mutilen taldeari dagokionez, aurtengo helburua podiumera igotzea zen. Hala ere, gogor borrokatu arren, azkenean laugarren postua lortuta itzuli ginan etxera.  Parte hartu zuten bederatzi mutilen jarrera aipagarria da eta, entrenatzailea, gustura etorri zen ikusitakoarekin. Haritz Elortza, Omar Urbieta, Pablo Etxeberria, Asier Ganzarain, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Ixak Gesalaga, Asier Zulaika eta Iker Aizpuru aritu ziren Izarraitz Igeri Elkartearen izenean.

Horiez gain honako emaitzak lortu zituzten:

  • 47 marka pertsonal.
  • 9 klubeko errekor berri:
  • 4×50 libre, 1:42:23 (Iñaki Etxeberria, Pablo Etxeberria, Asier Ganzarain eta Omar Urbieta).
  • 4×100 libre, 3:45:74 (Iñaki Etxeberria, Pablo Etxeberria, Omar Urbieta eta Asier Ganzarain).
  • 4×200 libre, 8:19:97 (Iñaki Etxeberria, Pablo Etxeberria, Haritz Elortza eta Joanes Astigarraga).
  • 4×50 estilo, 1:53:17 (Joanes Astigarraga, Iñaki Etxeberria, Omar Urbieta eta Pablo Etxeberria).
  • 4×100 estilo, 4:08:36 (Joanes Astigarraga, Iñaki Etxeberria, Omar Urbieta eta Pablo Etxeberria).
  • Joanes Astigarragak 100 bizkar, 1:01:32 denborarekin absolutuen errekorra.
  • Uxue Etxeberriak 50 bular, 37:18 denborarekin 15 urtekoen errekorra.
  • Uxue Etxeberriak 100 bular, 1:18:68 denborarekin 15 urtekoen errekorra.
  • Uxue Etxeberriak 200 bular, 2:46:56 denborarekin 15 urtekoen errekorra

Zorionak guztiei eta segi lanean!

Advertisements
Post hau Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.