LANDER URIA, JURDAN ARAKISTAIN ETA IKER AIZPURU IGERIKETA EGOKITUKO ESPAINIAKO TXAPELKETARA

Datorren zapatuan eta igandean, urtarrilaren 26an eta 27an, Lander Uria, Jurdan Arakistain eta Iker Aizpuru Valdemoron (Madril) izango dira Igeriketa Egokitutako Gazteen Espainiako AXA Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.

Lander Uriak eta Jurdan Arakistainek  100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre banakako frogetan hartuko dute parte. Iker Aizpuruk, aldiz, banakako foga hauetan lehiatuko da: 50 bizkar, 100 bizkar, 100 tximeleta eta 100 estilo. Horrez gain, errelebo probetan ere lehiatuko dira.

Zorte on eta disfrutatu hirukote!

Advertisements
Post hau Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.