Iker Aizpuru igeriketa egokituko Espainiako azpitxapeldun

Pasa den asteburuan, urtarrilaren 26 eta 27an, igeriketa egokituko Gazteen Espainiako Txapelketa jokatu da Valdemoron (Madril). Bertan, gure taldeko Iker Aizpuru, Lander Uria eta Jurdan Arakistain izan dira lehian, Kirol Egokituko Euskal selekzioarekin.

Izarraitzeko hirukoteak emaitza bikainak lortu ditu txapelketan. Iker Aizpuruk igeriketa egokituko infantil mailan zilarrezko domina lortu du. Aizpuruk 50 metro bizkar, 100 metro bizkar, 100 metro tximeleta eta 100 metro estilo banakako frogetan hartu du parte eta horien denboren batura, txapelketako bigarren onena izan da. Alebin mailan bi aldiz izana da Iker Aizpuru Espainiako txapeldun, 2015ean eta 2016an.

Lander Uriak eta Jurdan Arakistainek ere lan bikaina egin dute txapelketan, eta bere lana ezinbestekoa izan da Euskadik bostgarren postua lortzeko taldeko sailkapen orokorrean.

Zorionak hirukote!

Bestalde, datorren zapatuan Azpeitiko Udal Igerilekuan, Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da.

Advertisements
Post hau Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.