Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan

Joan den asteburuan, otsailaren 2an eta 3an,alebin mailako Igeriketako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zen Bergarako Agorrosin igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariak honako igerilari hauek izan ziren:

Mikel Etxeberria, Julen Artetxe, Elene Sudupe, Elene Ruiz de Argandoña, Anne Sagarmendi, Nahia Esteban, Nora Zubizarreta, Maddi Manterola, Sara Garate eta Maialen Aranguren.

Izarraitzekoek txapelketa oso ona egin zuten. Aurreikusitako helburuak bete zituzten igerilariek Bergarako txapelketan. Ziortza Beistegi eta Isaac Pousada entrenatzaileak, “oso gustura” gelditu ziren Izarraitzekoek egin zuten lanarekin.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Elene Sudupek, alebin nesken sailkapen orokorrean lehen postua.
  • Urrezko domina bat, zilarrezko beste bat eta brontzezko hiru domina lortu zituzten bakarkako probetan.
  • Igerilari gehienak proba askotan marka pertsonalak.
  • Udako EHko alebin txapelketarako gutxienekoak.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

 

Advertisements
Post hau Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.