Izarraitzeko igerilariek emaitza bikainak lortu dituzte Neguko Infantilen Gipuzkoako Txapelketan

Joan den asteburuan, otsailaren 2an eta 3an, infantil mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Bergarako Agorrosin igerilekuan, eta Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek emaitza onak lortu zituzten.

Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, Nerea Urbieta, Maier Lizarzaburu, Nora Uria eta Judith Odriozola izan ziren gure ordezkariak. Iker Aizpuru eta June Berasategi baja izan ziren azken unean.

Izarraitzeko igerilariak entrenamendu gogorrak egiten dabiltza, eta horren emaitza izan ziren zapatuan lortutako denborak. Izan ere, aurreikusitako ia helburuak guztiak bete zituzten Izarraitzeko igerilariek Bergarako txapelketan.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 30 marka pertsonal.
  • Klubeko 3 errekor berri (Uxue Etxeberriak, 50, 100 eta 200 bular 15 urtekoetan).
  • 6 domina, 4 urrezko, zilarreko bat eta brontzezko beste bat.
  • Uxue Etxeberriak, Infantil nesken sailkapen orokorrean 3.postua.
  • Uxue Etxeberriak, 200 bularren udako Espainiako minima berretsi zuen.
  • EH ko txapelketan parte hartzeko minimak.

Infantil mailako igerilariek, hurrengo zita garrantzitsua Galdakaon izango dute Neguko Euskal Herriko Txapelketan.

Zorionak guztiei eta segi prestatzen!

Advertisements
Post hau Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.