Zapatuan, lehen hezkuntzako haurrek igeriketa topaketak izan zituzten

Zapatu goizean Azpeitiko Udal Igerilekua lehen hezkuntzako ikaslez bete zen, eskola kirola ekimenaren barruan Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu zuen ikasturteko bigarren igeriketako topaketetan parte hartzeko.

Denera 285 haurrek parte hartu zuten jardunaldian, eta giro ederra izan zen bertan. Zapatuko topaketarekin, aurtengo ikasturteko igeriketako azken jardunaldia izan zuten.

Advertisements
Post hau Eskola Kirola atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.