Igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten zapatuan

Igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten zapatuan, hainbat igerilarik, Azpeitiko igerilekuan. Nautica Portugalete, Izarraitz, Eibar Igerixan, Aspace Alava, Mindara, Ordizia eta Oarsoaldea taldeek parte hartu zuten lehian, eta giro bikaina sortu zen igerilekuan.

Sailkapen orokorrean eta Euskadiko txapeldun, emakumeetan Ainhoa Elzaurdi, Konporta Taldea, izan zen. Gizonetan, berriz, Richard Oribe –Paralinpiar Jokoetan hamasei domina lortua da– izan zen nagusi, hau ere Konporta taldea ordezkatuz. Gizonezkoen sailkapenean, eta azpitxapeldun, gure taldeko Iker Aizpuruk lortu zuen.

Taldekako sailkapenean aurrena Donostiko Konporta taldea izan zen.

Izarriatz taldetik,  Ander Idoetak, Lander Uriak,  Jurdan Arakistainek  eta Iker Aizpuruk parte hartu zuten lehian.

Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari horrelako txapelketak antolatzeko ematen digun erreztasunagatik.

Zorionak parte hartzaile guztiei!

Advertisements
Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.