Iker Aizpuru Valladolid-ko kontzentraziora deitu du Espainiako Paralinpiarren komiteak

Espainiako Paralinpiarren komiteak deituta, Iker Aizpuru gure taldeko igerilaria Valladolid-en  da  “AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren Kontzentrazioan” parte hartzen.

Etorkizuneko Paralinpiarren AXA Taldea, Espainiako Paralinpiarren komiteak bultzatuta dago, Kirol Egokituen Espainiako Federazioaren laguntzarekin eta AXA aseguruen babesarekin.

Entrenamendu jardunaldiak gaurtik, maiatzaren 1etik maiatzaren 5era bitartean izango dira Valladalid-eko errendimendu altuko zentroan.

Kontzentrazio honekin uztartuta, lehiaketa bat izango dute zapatuan eta igandean, hain zuzen ere “Igeriketa egokituko VIII. Open Castilla-Leon”. Iker Aizpuruk parte hartuko du proba hauetan; 50 bularren, 100 tximeletan, 50 librean eta 200 tximeletan.

Zorionak eta disfrutatu!

Advertisements
Post hau Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.