Igandean igerilari osoa

Igande hontan, maiatzak 19, Legazpiko igerilekuan igerilari osoa daukagu.

Oraingoan 2008ko hamar neska-mutilek hartuko dute parte goizez eta arratsaldez burutuko den txapelketa honetan.

Azpeitiako igerileku aurrean geratuko gara goizeko 8:15etan kotxeetan banatzeko.

Goizeko jardunaldian 50m tximeleta eta 100m bizkar igeri egin beharko dute, arratsadeko jardunaldian berriz, 100m braza eta 100m krol.

Han gipuzkoako igerilari eta klub gehiago ezagutzeko aukera izango dute eta haietako batzuekin bazkaltzeko ere.

Jarraitu ondo entrenatzen eta ziur lan bikaina egingo duzuela denok, animo!

IMG_0994

Advertisements
Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.