Astelehenean irekiko da Izarraitz Igeri Elkartean 2019-2020 denboraldirako izen-ematea

Izena emateko epea  ekainaren 10ean (astelehenean) hasiko da eta ekainaren 21ean (ostiralean) amaituko da. Aurten, izen-ematea egiteko bi aukera egongo dira:

  1. Izarraitz Igeri Elkarteko bulegoan (igerilekuko 1. solairuan), lanegunetan 14:30tik 17:00tara asteartean izan ezik.
  2. Izarraitz Igeri Elkarteko web orrian (www.izarraitzigerielkartea.com) formulario baten bidez. Formalarioa ere astelehenean 14:30tan aktibatuko da.

2013. urtean edo aurretik jaiotako neska mutilak, helduak, masterrak, eman dezakete izena.

Ohar garrantzitsuak:

  • Aurreko denboralditik itxaron zerrendan daudenei lehentasuna emango zaie. Horretarako, posta elektroniko bidez edo telefonoz harremanetan jartzen ari gara.
  • Uztailaren 5ean behin behineko zerrendak argitaratuko dira.
  • Uztailaren 8tik 18ra, taldeen doiketak egingo dira (aldaketak, erreklamazioak, ea.)
  • Uztailaren 19an behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

Bestalde, gogorarazi nahi genuke, Izarraitz Igeri Elkartea kirol klub bat dela eta horregaitik, lehiaketetan parte hartzera animatu nahi genituzte igerilari berriak.

Advertisements
Post hau Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.