Ederki ibili ginen txantxiku sarian

Larunbatean Oñatin egon ginen txantxiku sarian parte hartzen eta ederki ibili ziren gure benjamin eta alebinek.

Bakoitzak aukeratu zuen ze probatan nahi zuen igeri egin eta horrek gustorago haritzea eragin zuen.

Jardunaldiaren bukaeran izarraitzeko lau igerilarik lortu zuten domina irabaztea. Aroa Azkune 2010.urteko lehenengo postuan geratu zen 50m libre proban. Iker Esteban 2009. urteko lehenengo postuan sailkatu zen 50 tximeleta proban. Nahia Esteban 2007.urteko lehenengoa izan zen 100m tximeletan. Eta Elene Sudupek berriz, 2006.urteko garaile gauzatu zen 100m libre proban eta baita bere adineko igerilaririk oneneko trofeoa etxera eramatea lortu zuen.

Zorionak danoi!

IMG_0999

Advertisements
Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.