Gipuzkoako Udako Alebinen Txapelketa jokatuko da asteburuan, Ordizian

Asteburu honetan, ekainaren 22an eta 23an, Izarraitz Igeri Elkarteko alebinek Gipuzkoako Udako Adinen Txapelketa izango dute jokoan, Ordiziko Majori Igerilekuan. Txapelketa hiru jardunalditan banatuta izango da, zapatu arratsaldean lehenengo jardunaldia jokatu da eta igandean aldiz, beste bi jardunaldiak.

Izarraitzeko honako igerilari hauek parte hartuko dute txapelketan:

  • Elene Sudupe (2006); 400 estilo, 100 estilo, 100 libre eta 200 estilo.
  • Julen Artetxe (2006); 200 libre, 100 bizkar, 200 bizkar eta 400 libre.
  • Maialen Aranguren (2007); 200 libre, 400 estilo, 100 bular eta 200 bular.
  • Anne Sagarmendi (2007); 200 libre, 100 tximeleta, 800 libre eta 200 estilo.
  • Nora Zubizarreta (2007); 400 estilo, 100 estilo, 200 bizkar eta 200 estilo.
  • Nahia Esteban (2007); 100 tximeleta, 200 tximeleta, 100 libre eta 200 estilo.

Txapelketa udako lehen lehiaketa garrantzitsua izango da, eta ziur gaude lan ona egingo dutela igerilariek.

Zorte on guztioi!

Advertisements
Post hau Benjamin eta alebin maila, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.