Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

Aste bukaera honetan lau txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek; Tolosan, Madrilen, Bartzelonan eta Lekeition.

Alebinen eta Infantilen Euskal Herriko Udako Txapelketa. Tolosa

Ostiralean, zapatuan eta igandean, infantil eta alebin igerilariek Euskal Herriko Udako Txapelketa izango dute. Txapelketa, Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan izango da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 17:00etan. Azpeititik hamabi igerilari joango dira Tolosara:

  • Infantilak; Uxue Etxeberria, Intza Odriozoloa, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Nora Uria Judith Odriozola eta Iker Aizpuru.
  • Alebinak; Elene Sudupe, Anne sagarmendi, Nahia Esteban, Nora Zubizarreta eta Julen Artetxe.

Iñaki Etxeberria eta Maialen Sudupe Gipuzkoako selekzioarekin. Madril

Gipuzkoako selekzioarekin Madrilen jokatuko den “XIV Circuito Open Comunidad de Madrid” Sarian izango dira Iñaki Etxeberria eta Maialen Sudupe.

Honako proba hauetan parte hartuko dute:

  • Iñaki Etxeberriak, 100 libre, 50 tximeleta, 200 libre eta 50 libre
  • Maialen Sudupe, 50 bizkar, 200 bizkar, 100 bizkar eta 50 tximeleta.

92.Travessia al port de Barcelona itsas zeharkaldia. Bartzelona

Rafa Zubeldia, Haritz Elortza eta Julen Agirrezabalaga Bartzelonako portuan jokatuko den itsas zeharkaldian izango dira. Bartzelonako proba, Ur irikietako Espainiako Kopako proba da eta gureak 3000 metroko proban hartuko dute parte.

XXII. Kilin Kala Igeriketa zeharkaldia. Lekeitio

XXII. Kilin Kala igeriketa zeharkaldia izango dugu zapatu arratsaldez Lekeition. Bertan izango dira taldeko igerilari batzuk itsas zeharkaldien denboraldi berriari jarraipena emanez.

Zorte on guztiei!

Advertisements
Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.