Marka onak lortu dituzte Madrilen Gipuzkoako selekzioarekin

Madrilen izan dira Iñaki Etxeberria eta  Maialen Sudupe igerilariak asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, “XIV Circuito Open Comunidad de Madrid” txapelketan parte hartzen.

Izarraitzetik joan diren igerilariek oso emaitza onak lortu dituzte. Denboraldiko sasoi garrantzitsuenean, bikoteak egin zituzten denborak oso onak izan dira. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • Maialen Sudupek:
  • 50 bizkarren, 30:59 denborarekin, 4. postua, marka pertsonala eta 17 urtekoen eta absolutuen klubeko errekorra.
  • 100 bizkarren, 1:05:22 denborarekin, 5. postua, marka pertsonala eta 17 urtekoen eta absolutuen klubeko errekorra.
  • 200 bizkarren, 2:24:28 denborarekin, 4. postua eta marka pertsonala.
  • 50 tximeletan, 29:90 denborarekin, marka pertsonala eta 17 urtekoen errekorra.
  • Iñaki Etxeberriak:
  • 50 librean, 25:91 denborarekin 47. postua.
  • 100 librean, 56:74 denborarekin 46. postua.
  • 200 librean, 2:04:75 denborarekin 27. postua.
  • 50 tximeletan, 28:27 denborarekin 47. postua eta marka pertsonala.

Zorionak eta segi lanean!

Advertisements
Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.