Udako EHko Junior, absolutu eta igeriketa egokituko txapelketa Gasteizen

Ostiralean, zapatuan eta igandean, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen (Mendizorrotzako igerilekuan) izango da, 10:00ean hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira.

Izarraitz Igeri Elkartetik bederatzi igerilari joango dira Gasteizera eta honako hauek dira; Pablo Etxeberria (1997), Iñaki Etxeberria (2001), Jurdan Arakistain (2001), Lander Uria (2001), Asier Zulaika (2002), Maialen Sudupe (2002), Uxue Etxeberria (2004), Iker Aizpuru (2004) eta Maier Lizarzaburu (2005).

Zorte on guztioi!

Advertisements
Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.