Zapatuan, Izarraitz eguna ospatu genuen

Zapatuan, urriaren 5ean, elkarteko eguna ospatu genuen giro ederrean. Aurrena, gure taldeko igerilariek, entrenatzaileek eta gurasoek igeriketa jaialdia egin zuten. Probak giro ederrean eta lagun artean egin ziren. Proben ondoren, txikienak goxoki poltsa bana jaso zuten.

Gero, afaldu aurretik poteoan ibili ginen Sanjuandegiko tabernetan.

Izarraitz eguna bukatzeko, lagun arteko afari bat egin genuen, 40 lagun pasatxo bildu  ginelarik Ongi Etorri jatetxean. Afal ondoren, aurrena Azpeitiko Udalaren izenean etorritako Egoitz Arruti kirol zinegotziari eskerrak eman genizkion gonbidapena onartzeagatik.

Ondoren, Espainiako txapelketetan podiumak lortu zituztenei ( Maialen Sudupe, Iker Aizpuru, Pablo Etxeberria eta Rafa Zubeldia ) eta azkenengo denboraldian igeriketa utzi dutenei ( Angela Ocio, Axier Gantzarain, Maitane Goenaga eta Nerea Berasategi ) omenalditxo bat egin zitzaien.

Maixabel Azurmendi eta Aitor Berasategi ere omenduak izan ziren afari honetan, Azpeitiko igeriketari eta Izarraitz Igeri Elkarteari eskaini dioten prestutasuna eta lan guztiagatik.

Eta azkenik, Marea Urdinaren ordezkari gisa etorritako Pablo Dominguez eta Aritz Orbegozok, Marea Urdina ziurtagiria gure igeri klubari emateko aprobetxatu zuten, benetan eskerrak emanez taldeari emandako laguntzagatik eta erakutsitako prestutasunagatik, gu ere urdin garela azpimarratuz.

Mila esker guztiei!

 

 

Advertisements
Post hau Albisteak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.