Masterren entranatzailea ikastaro batetan parte hartu du Madrilen

Aurreko notizia batean bildu genuen bezala, pasa den otsailaren 21, 22 eta 23an, Madrileko Errendimendu Altuko Zentroan, Iban Perez Hernandez parte hartu du Triatloi Inklusiboaren Tekniko Erraztatzaile ikastaroan.

Otsailak 21eko arratsaldean hasi zen Espainiako Triatloi Federazioko Entrenatzaile Eskolak antolatua. Bertara gerturatu ziren estatuko 15 pertsona triatloiarekin lanean aritzen direnak egunero.

Lehen bi klasetan pertsona ezgaitasunen mundura gerturatu ziren eta nola eragiten zuen horrek triatloiaren praktikan.

Larunbat osoan zehar Paratriatloiaren araudia analizatu zuten, egin behar ziren egokitzapenak kirolari hauetan triatloia entrenatzeko eta eman ahal ziren pausuak Triatloi Barneratzailea sustatzeko.

Bazkal ostean Paratriatleten kategorien sailkapena ikusi zuten eta amaitzeko eskola adinean egin ahal ziren ekintzak maila honetan hasteko.

Igandeak klase praktikoak izan zuten Raul Llamazares paratriatletarekin. Lehenengo Errendimendu Altuko Zentroko igerilekuan zenbait ariketa egin zituzten ezgaitasuna duten kirolariek izan ditzaketen arazoez jabetzeko. Azkenik uretatik kanpo Raul-ek bere bizikleta erakutsi zuen erakustaldi bat eginez bere gainean.

Ikastaro honetako klaseak amaitu badira ere, orain dator erronka gerturatu ziren ikasleengan. Tartean gure Master eta Premasterretako entrenatzaile Iban Perez- ek ere baditu etxekolanak: praktikara eraman behar ditu egun hauetan jorratu ziren ideiak errealitatera.

Ea zerbait baliagarria egin dezakeen horiekin gure taldean!

Post hau Igeriketa egokitua, Masterrak, Triatloi atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.