- Izarraitz I.E. 2020-2021 denboraldiko plangintzan buru-belarri sartuta dagoen garai honetan, Master eta PreMaster taldeek ere izango dute aldaketaren bat edo beste.
- Azpimagarriena igerilari guztiak izaera berdina izango dutela – MASTER – eta horren ondorioz orain arte PreMaster igerilariak zirenak Master igerilarien eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte.
- Proiektu hau garatzen iazko Talde Tekniko berdinak jarraituko du. Taldeburu Iban Perez (tekniko lanetan) eta alboan egongo dira Julen Esteban eta Iñaki Etxeberria (igerilari kapitainak).
- Interesa egongo balitz proiektu honetan parte hartzeko master.izarraitz@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke.
- 2019-2020 denboraldia zoritxarrez denbora asko etxean sartuta egon behar izan ginen, baina ahal izan genuenean igeriketaz asko disfrutatu genuen eta emaitza politak lortu. 2020-2021 denboraldi polit bat espero dugu, seinalerik onena igerilekuan metroak egitea izango da!
Edozein zalantza, badakizu nun gauden, Ondo izan!