Masterren eta premasterren denboraldiko azken jardunaldia

Premaster eta Masterrak beraien helburuak betetzen gauzak normal ur irekitako denboraldi bete-betean sartuta, baina danok dakigu zein den egoera eta aurten amaiera ezohikoa izan da 2019-2020 denboraldikoa.

Hala ere, irifarrea ahoan eta gogoz beteta azken hilabete eta erdian “oso ondo aritu dira saio bakoitza daukaten onena ematen” Izarraitzeko igerilari beteranoenak Iban Perez teknikoaren ahotan.

Eta tradizio onak mantenduz, azken entrenamendu diferenteak izan dituzte: buruz-burukoak, australianak (luze bakoitzean azkena eliminatu), erreleboak…

“Orain merezitako opor batzuk hartuko dute. Saiatu deskonektatzen eta indarberritzen, egoera lagun badugu, irailean hasieratik gogotsu hasteko hainbeste sufritzen dugun baina aldi berean hainbeste momentu on asko ematen digun igerilekura bueltatzeko”.

2019-2020 denboraldia ez da pasako historiara denboraldirik onena bezala, baina momentu on asko utzi dizkigu.

————–
Iban Perez Hernandez
Izarraitz I.E.
Master & Premaster Teknikoa
Post hau Albisteak, Masterrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.