Urte bat inguru pasa da Izarraitzeko master igerilaririk ez zuena txano gorria janzten eta prestatu epaileen aginduetara jartzeko. Azkenean hainbeste esperotako unea iritsi zaio Aitor Fernandez-i.
Igande honetan Getxoko 25 metroko igerikuan IV Open Bizkaia Master-etan parte hartuko du.
Tamalez Iban Perez baja izango da, kutsatuen kopuruak Azpeitian gora egin duelako eta ostiraletik herri gorrietako bizilagunak ezin direlako atera txapelketa honetara.
Azpeititik, onena opa diogu!