Urtarrilean, otsailean eta martxoan taldeko errekorrak eta marka pertsonalak igerilari masterretan

Iban Perez eta Aitor Fernandez Galdakaoko igerilekuan

Gutxi badira ere masterren txapelketak, urteak aurrera egin ahala badoaz poliki-poliki lehiaketa hauek ere ospatzen.

Urtarrilean Aitor Fernandez izan genuen Fadurako 25 metroko igerilekuan urtero ospatzen den Bizkaia Open Master txapelketan parte hartzen. Bertan 50 bizkar-eko Taldeko errekorra ezarri zuen + 40 kategorian eta 400 metro libretan bere marka pertsonala hobetu zuen.

Otsailean Iban Perez eta Aitor Fernandez bera aritu ziren Galdakaoko Udaleko I. Master Txapelketan.

Iban Perez-ek taldeko errekor berria ezarri zuen 100 metro bular estiloan + 35 kategorian (proba honetan marka pertsonala ere lortuz 50 metroko pasoan). Gainera marka pertsonalak ezarri zituen 50, 100, 200 eta 400 libreetan. Aitorrek aldiz bere 50 libre, 200 libre eta 400 libreko markak ere ondu zituen.

Azkenik martxoan Swim Camp Getxok antolatutako denbora hartzeetan egon zen Aitor. Bertan 50 bizkarreko bere denbora hobetzea lortu zuen, hobetuz taldeko errekorra + 40 kategorian eta 100 libreetan marka pertsonala ere ondu zuen.

Astebukaera honetan berriz, Iban Perez Castelloneko Igerilekuan izango da Neguko Espainiako Master Txapelketan. Ibanek hiru probatan hartuko du parte; 50 bizkar, 200 bizkar eta 200 bular.

Animo eta zorte on Iban!

Post hau Espainiako txapelketak, Masterrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.