Bi lehiaketetan hartuko dute parte Izarraitzeko igerilariek asteburuan

Datorren asteburuan, bi lehiaketetan hartuko dute parte gure igerilariak, hain zuzen ere, Banyolesko lakuan (Girona) eta Oiñatin.

Gure master taldeko Rafa Zubeldia, Julen Aguirrezabalaga, Aitor Fernandez, Iban Perez eta Julian Olano, Banyolesko Lakuan jokatuko den Ur-irekietako Espainiako Txapelketan izango dira. Hauek Zapatu arratsaldean izango dute proba  (3.000 metro) eta maila hauetan parte hartuko dute:

  • Rafa Zubeldia +45
  • Julen Aguirrezabalaga +40
  • Aitor Fernandez +40
  • Iban Perez +35
  • Julian Olano +30

Bestalde, Oiñatiko Zubikoa kiroldegiko igerilekuan taldeko infantil, junior eta absolutuek 7. Kontrol Txapelketa lehiatuko dute. Txapelketa zapatuan jokatuko dute bi jardunalditan banatuta, goizen eta arratsaldean.  

Izarraitzetik 14 igerilari izango dira eta ziur gaude duten guztia emango dutela uretan.

Zorte on guztiei eta egurre!

  • Zerrendak:
Post hau Espainiako txapelketak, Helduen ligak, Masterrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.