Euskal Herriko igeri Ligako Lehen jardunaldia. Iruñea

Gure taldeko junior eta absolutuek Iruñeako Anaitasuna igerilekuan izan ziren zapatu arratsaldean Euskal Herriko igeriketako ligako lehen jardunaldian. Izarraitzeko igerilariak proba hauetan parte hartu zuten:

  • Uxue Etxeberriak, 50 bular, 200 estilo eta 100 libre probetan.
  • Alazne Sudupek, 1500 libre eta 200 tximeleta probetan.
  • Maier Lizarzaburuk, 200 bizkar, 200 estilo eta 50 bizkar probetan.
  • Nora Uriak, 100 tximeleta eta 100 libre probetan

Txapelketa oso azkar joan zen eta hori eskertzekoa izaten da. Marka pertsonal bat lortu zuen Nora Uriak 100 librean eta beste probetan beraien denboretan ibili ziren lau igerilariak.

Zorionak eta segi lanean!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.