Alebinen klinika neketsua baina baliagarria

Pasa den zapatuan, maiatzak 21ean, Tolosako Usabalen Espainiako Igeriketa Federazioak Euskal Herriko Igeri Federazioarekin lankidetzan antolatutako Underwater proiektuko I. Klinik teknifikazioa ospatu zen. Teknifikazio hau alebin kategoriako igerilariei eta beraien entrenatzaileei zuzendua zegoen. Bertan klinika jaso zuten gure automonia erkidegoko 35 igerilariren artean Aroa Azkune eta Malen Ezama izan ziren.

Santiago Veiga eta Aschwin Wildeboer izan ziren teknikariak eta hauen eskutik ur-azpikoak landu zituzten ariketa desberdinen bitartez, batzuk uretatik kanpo eginak baina gehienak uretan burutuak. Arratsalde osoko teknifikazioa izanik, gure neskak nekatuta baina pozik bukatu zuten. Gainera, ikasitakoa entrenamenduetan eta txapelketatan praktikan jartzeko gogotsu ere agertu dira.

Post hau Albisteak, Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.