Author Archives: izarraitzie

Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan

Joan den zapatuan, urriaren 28an, izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Bergarako Agorrosin igerilekuan. Honakoak izan ziren Bergaran lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Ander Etxabe (2000), Jone Goenaga (2001), Angela Ocio (2001), Ixak … Irakurtzen jarraitu

Alebinen liga, Helduen ligak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan sarreran

Gipuzkoan, neguko igeriketako denboraldia hastera doa

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Bergarako Agorrosin igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita. Arratsaldean berriz, Izarraitz Igeri Elkarteko alebin mailako igerilariek Alebin Ligako lehen jardunaldia izango dute. … Irakurtzen jarraitu

Alebinen liga, Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoan, neguko igeriketako denboraldia hastera doa sarreran

Benjaminen eta alebinen behin behineko egutegiak

Egutegiak pdf an: Benjaminen egutegia 2017-2018 Alebinen egutegia 2017-2018

Benjamin eta alebin maila, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminen eta alebinen behin behineko egutegiak sarreran

Zapatuan, Elkarte eguna ospatu genuen

Zapatuan, Elkarteko eguna ospatu genuen giro ederrean. Urtez urte, taldea handitzen doanez, partaidetza ona izan genuen prestatu genituen ekintzetan. Aurrena, gure taldeko igerilariek, entrenatzaileek eta gurasoek igeriketa jaialdia egin zuten. Probak giro ederrean eta lagun artean egin ziren. Proben ondoren, … Irakurtzen jarraitu

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, Elkarte eguna ospatu genuen sarreran

EKIPAZIO BERRIA

Aurtengo denboraldian (2017-2018), Izarraitz Igeri Elkarteak ekipazio berria estreinatuko du. Ekipazioa Izarraitz I.E. eta ”Euskadi Sport”ekin  elkarlanean egin da. Izarraitz Igeri Elkartea kirol talde bat denez eta lehiaketetan talde kutsua emateko asmoarekin,  Zuzendaritza Batzordeak ekipazio berriariarekin honela jokatuko du: Alebin, … Irakurtzen jarraitu

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EKIPAZIO BERRIA sarreran

Lehen Hezkuntzako ikasleek igeri topaketak egin dituzte

Gaur, zapatua, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatuta duen egutegiari jarraituz, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6 ko ikasleek igeri-topaketa izan dute Azpeitiko igerilekuan. Izarraitzeko entrenatzaileek prestatu dituzten  ur jokoetan, Errezilgo eta Azpeitiko ikastetxeetako 318  … Irakurtzen jarraitu

Eskola Kirola atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lehen Hezkuntzako ikasleek igeri topaketak egin dituzte sarreran

Zapatuan, IV. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza

Zapatuan, irailaren 30ean, IV. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatuko da Saturraran, Mutriku eta Deba artean, Eibar Igerixan Kirol Klubak antolatuta. Igerialdi luzeak 6.500 metro izango ditu eta 11:30etan emango zaio irteera Saturrarango hondartzatik. Igerialdi motzak berriz, 3.000 metrotako luzera … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, IV. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza sarreran

Urriaren 7an, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna

Denboraldi berria ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 7an, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna ospatuko dugu. Egun horretarako ekintza hauek antolatu ditugu: 16:30etan, igerilekuan, igeriketa jaialdia egingo dugu Izarraitz IE osatzen dugun guztien artean (igerilari, entrenatzaile, guraso, …). 20:00etan poteoa Sanjuandegi … Irakurtzen jarraitu

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 7an, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna sarreran

Lehen Hezkuntzako ikasleen igeri topaketak izango dira zapatuan

Datorren zapatuan, irailak 30, Ikasleen Igeri Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatutako egutegiari jarraituta. Horrela, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen denboraldiko lehen topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan. Honakoa da ordutegia: – LH3ko ikasleak, 09:30etik … Irakurtzen jarraitu

Eskola Kirola, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lehen Hezkuntzako ikasleen igeri topaketak izango dira zapatuan sarreran

2016/2017 denboraldiko igeriketako gala

Datorren zapatuan, irailaren 23an, goizeko 11:15etatik aurrera, Irungo FIKOBAn 16/17 denboraldiko Igeriketa Gala ospatuko da. Bertan, Ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, Waterpoloko Liga Eskolarreko sariak, Igeriketako Neguko eta Udaberriko Ligetako sariak eta igeriketako denboraldi amaierako sariak banatuko dira. Izarraitz Igeri Elkartetik … Irakurtzen jarraitu

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2016/2017 denboraldiko igeriketako gala sarreran