Kaixo denoi,
Ohar honen bidez adierazi nahi dizuegu datorren Larunbatean, Abenduak 1, txapelketa ospatuko dela Azpeitiko igerilekuan:
Konpetizioa: Kirol Zehaztasun Ligako 1. jardunaldia
Kategoriak:
– Benjaminak (2003, 2004 urteak)
– Alebinak (2001, 2002 urteak)
– Infantil Mutilak (2000 urtea)
Artxiboan dituzue kategoria bakoitzak dituen frogak. Konpetitu behar duten haurrei geuk adieraziko diegu kontuan edukiz federaziotik eskatzen zaigula frogak modu egoki batean egiteko ahalmen teknikoa eduki behar dutela igerilariak.
Beraz guk adierazitako haurrek (beraiek nahi badute, ez ditugu derrigortzen animatu baizik) datorren larunbatean arratsaldeko15:00tarako egon behar dute igerilekuan, konpetizioa 16:00tan hasten da.
Besterik gabe, ondo izan.

