Noiz: Irailak 30 asteazkena
Ordua: Lehen deialdia 19:30ean, bigarren deialdia 20:00etan.
Non: Basazabal jauregia
Noiz: Irailak 30 asteazkena
Ordua: Lehen deialdia 19:30ean, bigarren deialdia 20:00etan.
Non: Basazabal jauregia


Gipuzkoako Alebinen Teknifikazio Saria ospatu zen atzo, egun osoz, Azpeitiko Udal Igerilekuan.
Herrialdeko alebin mailako igerilaririk hoberenak elkartzen diren txapelketa honetan ordezkapen oparoa izan zuen Izarraitz Igeri Elkarteak.
Gure igerilariak bikain lehiatu ziren uretan, egunez egun ikasten ari direla erakutsiz harmailetan bildu zen jendetzaren aurrean.
Azken urteetan ohikoa den bezala, Izarraitzek hartu zituen bere gain antolakuntza lanak.
Aurten, gainera, Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren LED pantaila erraldoi berria erabiltzeko aukera izan genuen ikusle eta parte hartzaileen gozamenerako.
Antolakuntzako bolondresak ere fin aritu ziren lanean egun borobila irten zedin eta hala izan zen.
Aupa Izarraitz!!!


Asteburu honetan Gijónen izan dira gure taldeko Julen Eizagirre, Janis Altuna, Malen Ezama, Inge Kabue, Martin Agirrezabalaga, Uxue Etxeberria, Laia Elortza eta Oihana Otegi igerilariak Isaac Pousada entrenatzailearekin batera.
Asturiaseko Txapelketan parte hartu dute Izarraitzekoek 50 metroko igerilekuan lehiatuz esperientzia pilatzeko helburuarekin.
Ostegunetik igandera arte, asteburu ederra igaro dute talde giroan. Uretan ere bikain aritu dira eta marka pertsonalak, klubeko errekorrak eta Espainiako txapelketetarako gutxienekoak ere izan dira tartean.
🏊♀️Malen Ezama:
🏊♂️Martin Agirrezabalaga:
🏊♂️Julen Eizagirre:
Ez daude makalak gure igerilariak!
Segi horrela!
Aupa Izarraitz!

Getxoko igerilekuan jokatu zen Hego Euskal Herriko 9 talde onenen arteko txapelketa hau.
Izarraitzeko nesken taldea bikain lehiatu zen, zuten guztia emanez, eta 5. postu bikain batekin itzuli ziren herrira, horrela, iazko 6. postua hobetzea lortuz.
Emaitza ikaragarri honekin, datorren urtean ere onenen artean leku bat ziurtatu dute.
Zorionak eta eutsi horri!!!
Aupa Izarraitz!!!


Ederra izan zen larunbatean bizitakoa. Izarraitz Igeri Elkartearen 40. urteurreneko ospakizunetan ibili gara, gustora ibili ere!
40 urte hauetan Izarraitzetik igarotako 200etik gora izarraizkide elkartu ginen berdura plazan bazkaltzeko.
Ondoren, taldearen sortzaileei merezitako aitorpena eta esker ona adierazi genien. Haiek hasitako bideak elkartu gaituelako kirol eder honen altzoan. Eskerrik asko!
Eguna amaitzeko Joseto ta Alayak eleltrotxarangarekin dantzarako aukera izan genuen herriko kaleetan.
Ederki pasa genuen elkarrekin!
Aupa Izarraitz!!!

Atzo egun handia izan genuen Azpeitiko Udal igerilekuan, Izarraitz Igeri Elkartearen 40. urteurreneko ospakizunetan sarturik, Izarraitz Sariaren lehen edizioa jokatu baikenuen Taosa eta Zubiaurreko lagunekin batera.
Zumaia, Azkoitia eta Azpeitiko berrehun haur inguru aritu ziren beraien gaitasunak erakusten uretan, harmailak guraso eta lagunez leporaino beteta zeuden bitartean.
2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotako igerilariak izan genituen lehian. Gaztetxoenek beraien lehen txapelketa izan zuten atzokoa eta oso esperientzia polita bizita, gustora etxeratu ziren goxokiak janez, dominak lepoan zituztela. Kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuei, gainera, garaikurrak banatu zitzaizkien.
Txapelketa amaieran, Taosa Igeri Taldeko lagunen eskutik oroigarri bat jaso zuen Izarraitz Igeri Elkarteak bere 40. urteurrenean.
Zorionak denoi!
Aupa Izarraitz!













Eguna: Irailaren 30, asteartea.
Ordua: Lehen deialdia 19:30ean eta bigarren deialdia 20:00etan.
Lekua: Azpeitiko Sindikato Zaharra.
Landuko diren gaiak:
– 2024/25 denboraldiko kirol balantzea.


Lau domina, Julen Eizagirreren eskutik, eta zazpi final Izarraitzentzat alebinen Espainiako txapelketan‼️
Gure taldeko Julen Eizagirre, Janis Altuna, Martin Agirrezabalaga, Inge Kabue eta Lur Elortza Cadizen izan ditugu alebinen Espainiako txapelketan. Esperientzia bikaina bizita eta oso emaitza onak lortuta itzuli dira.
Hauek dira lorturiko emaitzak👇
🏊♂️Julen Eizagirre:
🔹50 libre:
🏊♀️Lur Elortza:
🔹100 bular:
🏊♂️Martin Agirrezabalaga:
🔹50 libre: 27”93💥 18. postua
🔹50 bizkar: 32”06💥 Gipuzkoako 13 urtekoen marka onena + 19. postua
🔹50 tximeleta: 30”52💥 klubeko 13 urtekoen errekorra + 20. postua
🔹100 bizkar: 1’10”11💥 klubeko 13 urtekoen errekorra + 19. postua
🔹200 bizkar: 2’31”13💥 klubeko 13 urtekoen errekorra + 12. postua
🏊♀️Inge Kabue:
🔹50 bular: 38”11💥 klubeko 13 urtekoen errekorra + 23. postua
🔹100 bular: 1’22”57💥 20. postua
🏊♀️Janis Altuna:
🔹200 bizkar: 2’36”90💥 16. postua
➡️4×100 lau estilo mixtoak: 4’39”22💥 5. postua
Zorionak denoi!!
Aupa Izarraitz!!





Asteburuan Udako Euskal Herriko Txapelketa jokatu da Gasteizko Mendizorrotza Igerilekuan.
Izarraitz zazpi igerilariekin bertaratu da eta 10 domina, hauetatik bi🥇, lau🥈 eta beste lau 🥉, etxeratzeko gainozan dira.
Honakoak izan dira lorpenik garrantzitsuenak:
🏊♀️Uxue Etxeberria (abs): 200 bizkar 🥉 / 400 libre 🥈 / 100 bular 🥈
🏊♀️Laia Elortza (2009): 200 bular 🥇 + absolututan 🥈 / 100 bular 🥈
🏊♀️Ana Agirrezabalaga (2009): 200 lau estiloak 🥇
🏊♀️Oihana Otaegi (2009): 50 bular 🥉 / 100 bular 🥉
🏊♀️June Larrañaga (2009): 100 tximeleta 🥉
🏊♀️Malen Ezama: 50 tximeleta klubeko 14 urtekoen errekorra (30”47💥)
🏊♂️Aratz Odriozola: 200 bizkar klubeko errekorra (2’20”20💥)
Zorionak igerilari eta entrenatzaileei!
Zozketako zenbaki saritua: 00424
SARIA🎁
1000€ @azpeitinbertan dendetan gastatzeko!
Irabazleak Izarraitzekoekin harremanetan jarri beharko du izarraitzigerielkartea@gmail.com edo 607498500 zenbakian.