Getxoko igerilekuan jokatu zen Hego Euskal Herriko 9 talde onenen arteko txapelketa hau.
Izarraitzeko nesken taldea bikain lehiatu zen, zuten guztia emanez, eta 5. postu bikain batekin itzuli ziren herrira, horrela, iazko 6. postua hobetzea lortuz.
Emaitza ikaragarri honekin, datorren urtean ere onenen artean leku bat ziurtatu dute.
Ederra izan zen larunbatean bizitakoa. Izarraitz Igeri Elkartearen 40. urteurreneko ospakizunetan ibili gara, gustora ibili ere!
40 urte hauetan Izarraitzetik igarotako 200etik gora izarraizkide elkartu ginen berdura plazan bazkaltzeko.
Ondoren, taldearen sortzaileei merezitako aitorpena eta esker ona adierazi genien. Haiek hasitako bideak elkartu gaituelako kirol eder honen altzoan. Eskerrik asko!
Eguna amaitzeko Joseto ta Alayak eleltrotxarangarekin dantzarako aukera izan genuen herriko kaleetan.
Atzo egun handia izan genuen Azpeitiko Udal igerilekuan, Izarraitz Igeri Elkartearen 40. urteurreneko ospakizunetan sarturik, Izarraitz Sariaren lehen edizioa jokatu baikenuen Taosa eta Zubiaurreko lagunekin batera.
Zumaia, Azkoitia eta Azpeitiko berrehun haur inguru aritu ziren beraien gaitasunak erakusten uretan, harmailak guraso eta lagunez leporaino beteta zeuden bitartean.
2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotako igerilariak izan genituen lehian. Gaztetxoenek beraien lehen txapelketa izan zuten atzokoa eta oso esperientzia polita bizita, gustora etxeratu ziren goxokiak janez, dominak lepoan zituztela. Kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuei, gainera, garaikurrak banatu zitzaizkien.
Txapelketa amaieran, Taosa Igeri Taldeko lagunen eskutik oroigarri bat jaso zuen Izarraitz Igeri Elkarteak bere 40. urteurrenean.
Lau domina, Julen Eizagirreren eskutik, eta zazpi final Izarraitzentzat alebinen Espainiako txapelketan‼️
Gure taldeko Julen Eizagirre, Janis Altuna, Martin Agirrezabalaga, Inge Kabue eta Lur Elortza Cadizen izan ditugu alebinen Espainiako txapelketan. Esperientzia bikaina bizita eta oso emaitza onak lortuta itzuli dira.
Sin categoríaatalean publikatua|Erantzunak desaktibatuta daude Lau domina, Julen Eizagirreren eskutik, eta zazpi final Izarraitzentzat alebinen Espainiako txapelketan sarreran
Asteburu honetan Tolosan udako Euskal Herriko infantilen txapelketa ospatu da. Bertan izan ditugu gure 10 igerilari eta oso gustora itzuli dira.
Malen Ezamak, 2011 urtean jaiotako igerilariak, balentria ikaragarria egin du 50 metro tximeleta estiloak 14 urtekoen Euskadiko markarik hoberena eginda.
Dominak eta marka pertsonala lortzeko gai izan dira Izarraitzeko igerilariak, egunerokoan lan bikaina egiten ari direla agerian utziz.
Ekainaren 28 eta 29an Frantzian izan ditugu Lur Elortza, Inge Kabue, Janis Altuna eta Martin Agirrezabalaga Gipuzkoako selekzioarekin lehiatzen. Julen Eizagirre ere deituta zegoen, baina ezin izan du selekziokideekin bidaiatu azkenean.
Emaitza oso onak eta esperientzia ederra bizita itzuli dira bertatik. Aipatzekoa, Martin Agirrezabalagak 50 bizkar proban lorturiko klubeko 13 urtekoen errekorra 32”71💥 denborarekin.
Hurrengo zita alebinen udako Espainiako txapelketa💪
Asteburu honetan Infantilen eta adinen arteko Gipuzkoako Txapelketa ospatu da Tolosako Usabal Kiroldegian. Bertan izan ditugu gure igerilariak eta emaitza bikainak lortu dituzte. Taldekako sailkapen orokorrean eta nesken taldekako sailkapenean, bietan, azpitxapeldun geratu dira. Guztira 23🥇, 17🥈 eta 14🥉 lortu dituzte.
Julen Eizagirrek, 2012 urtean jaiotako igerilari bikainak, bere maila ikaragarriaren berri ematen jarraitzen du uretan murgiltzen den bakoitzean. Oraingoan, 400 libre proban Gipuzkoako 13 urtekoen markarik onena ezarri du, eta 50 libren, berriz, 13 urtekoen Euskadiko markarik onena. Egindako lanak, gainera, txapelketako adin mailako gizonezkorik onenaren txapela lortzeko balio izan dio Izarraitzeko igerilariari.
Honez gain, Euskadiko eta Espainiako txapelketetarako gutxieneko hainbat ere erori dira Izarraitzeko igerilarien eskutik. Eta klubeko errekor berri batzuk ere ezarri dituzte Izarraitzeko igerilariek:
Julen Eizagirre: 50L Euskadiko 13 urtekoen markarik onena (26”47💥) / 400L Gipuzkoako 13 urtekoen errekorra (4’21”40💥)