TXAPELKETAKO INFORMAZIOA, IRUDIAN KLIKATUZ
Aste bukaera honetan, 21etik 24ra, Espainiako absolutuen udaberriko open txapelketa ospatuko da Pontevedran. Bertan Ainhoa eta Oihanak parte hartuko dute.
Ainhoa Goenagak, 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta erreleboetako 4 x 50 estilo probetan igeri egingo du. Oihana Goenagak berriz, 50 metro libre eta 4 x 50 metro estiloko erreleboan.
Denboraldi honetan, azpeitiarrak, Espainiako txapelketa gehienetan parte hartzen ari dira. Txapelketa horietan parte hartzeko minimak lortu behar dira, eta hauek lortzea ez da batere erraza izaten.
Ziur gaude , uretan duten guztia emango dutela , eta aurrez dituzten denborak hobetuko dituztela.
Zorte on Ainhoa eta Oihana !!
Oihana eta Ainhoa



