Ainhoa eta Oihana Goenaga gustura eta sentsazio onarekin itzuli dira, Pontevedran ospatu den, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketatik. Estatu eta nazioarteko igerilari onenak izan dira bertan.
Goenaga ahizpak, bere mailan ibili dira, Ainhoa aurre-finaletara iritsi zen 100 eta 200 bizkar probetan. Oraindik infantil eta junior mailan lehiatzen dute, eta Pontevedrako Txapelketa absolutuen lehiaketa izan da. Ainhoak eta Oihanak, ongi ibili diren arren, goi mailako ikastaro bat bezala hartu behar dute Galiziako lehiaketa, munduko onenaren artean lehiatzako aukerak ez dira ohikoak eta.
Aurten, uztailaren 19tik abuztuaren 4ra, Munduko Igeriketa Txapelketa Bartzelonan ospatuko da, (BCN 2013). Pontevedrako nazioarteko lehiaketa honek, BCN 2013-rako txartelak irabazteko balio izan du.
Orain, aste santuko oporrak aprobetxatuz, udarako txapelketak prestatzen hasiko dira gure igerilariak. Animo eta eutsi gogor !!


