Zapatuan hasiko da udako denboraldia

gif-saria

Zapatuan, apirilak 20an, goizeko 9:30etan hasita, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta juniorrek Tolosako Usabal kiroldegian GIF Lehenengo Saria P25 izango dute.

Tolosako lehiaketarekin, udako denboraldiari hasera emango diote gure igerilariak.  Igerilari bakoitzak bi probatan hartu ahal izango du parte. Lehiaketa honek eta hurrengoak berezitasun bat izango dute; probak mistoak izango dira, hau da, neskak eta mutilak batera arituko dira.

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.