GIF 2. SARIA p50 DONOSTIAKO PACO YOLDIN

paco yoldi copia

Zapatuan, maiatzak 4an, goizeko 9:30etan hasita, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil,  junior eta absolutuek Donostiako Paco Yoldi Udal Igerilekuan GIF Bigarrengo Saria P50 izango dute.

Donostiako lehiaketa, 50 metrotako luzera duen igerilekuan izango da. Udako Espainiako Txapelketak, neurri honetako igerilekuetan izaten dira, eta ezinbestekoa dute, luzera ezohiko horretara ohitzea.

Igerilari bakoitzak, bi probatan parte hartu ahal izango du. Azken lehiaketa bezala, proba mistoak izango ditu, hau da, neskak eta mutilak batera arituko dira.

Zorte on denei !!

SERIEAK

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.