Zapatuan, ekainak 22, Txantxiku Saria jokatuko da Oiñatiko Zubikoa Udal Igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek (2001, 2002) eta benjaminek (2003, 2004) hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei. Txantxiku Saria, denboraldiko azken lehiaketa izaten dute alebinek eta benjaminek.
Autobusa 13:30etan abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:30etan hasiko dira, eta txapelketa, 15:30etan.
Zorte on denei !
SERIEAK: XXVII TXANTXIKU SARIA OÑATI


