Pasa den aste honetan, uztailaren 23tik eta uztailaren 26ra bitartean, XXXV. Espainiako Infantilen Udako Txapelketa ospatu da Pontevedrako, Rias Do Sur igerilekuan. Bertan izan dira gure taldeko infantil igerilari hauek, Pablo Etxeberria (1997), Jon Aizpuru (1998), Oihana Goenaga (1999), Maialen Aizpuru (2000), Eva Astigarraga (2000) eta Aiora Beristain (2000).
Oihana Goenagak eta Jon Aizpuruk, emaitza ezin hobeak lortu dituzte. Bien artean sei domina ekarri dituzte Azpeitira. Urrezko domina bat, lau domina zilarrezko eta brontzezko domina bat. Horiez gain, ikusgarriko markak egin dituzte.
Oihana, txapelketako igerilari esanguratsuenetako bat izan da. Bakarkako lau probatan lehiatu du, eta lauetan, podiumera igotzea lortu du.
Banan-banan hauek izan dira lorpenak:
OIHANA GOENAGA:
- 50 metro librean; urrezko domina eta 14 urtekoen Euskadiko marka berria (27:43).
- 100 metro bizkarren; zilarrezko domina, europeotako gutxiengo denbora (1:06:56) eta 14 urtekoen Euskadiko marka berria.
- 100 metro librean; zilarrezko domina eta 14 urtekoen Euskadiko marka berria (59:20).
- 200 metro librean; zilarrezko domina, europeotako gutxiengo denbora eta 14 urtekoen Euskadiko marka berria (2:07:93).
JON AIZPURU:
- 200 metro bularren; zilarrezko domina, absolutuetako gutxiengo denbora eta 15 urtekoen Euskadiko marka berria (2:25:79).
- 100 metro bularren; brontzezko domina eta 15 urtekoen Euskadiko marka berria (1:08:43).
- 100 metro librean; 13. postua.
AIORA BERISTAIN:
- 100 metro librean; 8. postua.
- 200 metro librean; 17. postua.
- 50 metro librean; 21. postua.
PABLO ETXEBERRIA:
- 400 metro estiloan; 25. postua.
- 400 metro librean; 14. postua.
- 200 metro librean; 27. postua.
EVA ASTIGARRAGA:
- 100 metro bularren: 31. postua.
- 200 metro bularren; 38. postua
Horiez gain, erreleboko probetan parte hartu dute:
- Oihana Goenaga, Aiora Beristain, Eva Astigarraga eta Maialen Aizpuru, 4 x 100 librean, 30. postua eta 4 x 100 estiloetan, 37. postua.
- Jon Aizpuru eta Pablo Etxeberria; 4 x 100 librean, 19. postua, 4 x 200 librean, 17. postua eta 4 x 100 estiloetan, 15. postua.
Aurreko astean ere, Ainhoa Goenagak bi zilarrezko domina lortu zituen Valentzian ospatu ziren Espainiako Juniorren Udako Txapelketan.
AINHOA GOENAGA:
- 100 metro bizkar; zilarrezko domina.
- 200 metro bizkar; zilarrezko domina.
Dominak eta ohoreak igerilariek jaso badituzte ere, Omar Urbietarekin ezin dugu ahaztu, entrenamenduen plangintza eta eguneroko lana oso ondo burutu bai du. Zorionak Omar Izarraitz Igeri Elkartetik, lan bikaina egin duzue.
Orain, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga eta Jon Aizpuru Las Palmas-era joango dira Abuztuaren 8an Espainiako Absolutuen Txapelketara, absolutuen gutxiengoa bai dute.
Aurretik, saninaziyuek ondo pasau !!
ZORTE ON LAS PALMASEN!!







