BIHAR, 45. PASEO BERRIKO IGERIALDIA

a3-9151907-600xXx80

Bihar, abuztuak 15, Paseo Berriko 45. Igerialdia  lehiatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilari daude izena emanda, Pablo Etxeberria eta Jon Aizpuru absolutuetan eta, Maialen Sudupe infantil mailan.

Donostiko portutik, goizeko 11etan, irtengo dira infantilak  Kontxako hondartzaraino, 650 metrotako igerialdia egiteko. Gero, 12etan, irteera emango zaio, Zurriolako hondartzatik, helduen igerialdiari. Hauek, 2.959 metro egin beharko dute Kontxako hondartzaraino.

Zorte on guztioi !!

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.