Pablo Etxeberria eta Jaime Caballero
Pablo Etxeberria eta Jon Aizpuru
Maialen Sudupe
Atzo, Andramari eguna, Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilariek, 45. Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten Donostian.
Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 70 igerilariek irten ziren Donostiako portutik, 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, igerilari bakar batek hartu zuten parte, Maialen Sudupe. Itsas zeharkaldien denboraldia aurrera doan bezala, Maialen, gero eta hobeto moldatzen da igeriketa mota honetan. Atzo, 41. postua lortu zuen.
Ondoren, 12:00etan hasi zen helduen zeharkaldia Zurriolako hondartzatik. 540 igerilariek ordu horretarako prest zauden Groseko hondartzan. Helmuga, Kontxako hondartzan zegoen, guztira 2.959 metro egin behar izan zuten igerilariak. Izarraitzeko bi igerilarik hartu zuten parte, eta emaitza onak lortu zituzten. Pablo Etxeberria bosgarren postuan iritsi zen hondartzara eta, Jon Aizpuru berriz 10. Gipuzkoako itsas zeharkaldien denboraldia bukatzeko, bi proba gelditzen dira. Hurrengoa, abuztuaren 25ean izango da Donostian, Irlako XVI. Igeriketa Zeharkaldia.
ZORIONAK MAIALEN, PABLO ETA JON !!




