Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek ligako bigarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Lehiaketa, Errenteriako Galtzaraborda igerilekuan izango da arratsaldeko 16:00etan hasita. Azpeititik, zortzi igerilari joango dira eta honako probatan hartuko dute parte:
- Ainhoa Goenaga; 50 libre, 200 libre eta 50 tximeleta.
- Jon Aizpuru; 50 libre, 200 libre eta 50 tximeleta.
- Oihana Goenaga; 100 estilo, 400 estilo eta 50 tximeleta.
- Maialen Aizpuru; 100 estilo, 100 bizkar eta 50 libre.
- Eva Astigarraga; 200 libre, 100 estilo eta 50 tximeleta.
- Aiora Beristain; 100 estilo, 100 bizkar eta 50 tximeleta.
- Jone Goenaga; 200 libre, 100 bizkar eta 50 tximeleta.
- Nerea Berasategi; 200 libre, 100 estilo eta 100 bizkar.
Zorte on guztioi !


