Gaur, idandea, Espainiako Open Txapelketako azken jardunaldia izan da Mallorcan. Gaurkoan, Jon Aizpuru genuen gure ordezkaria eta, 200 metro bular izan du lehiatu duen estiloa.
Goizeko aurre-kanporaketan, Jon-ek, arratsaldeko B finalerako txartela lortu du 2:32:57 denborarekin. Arratsaldeko B finalean berriz, goizeko denbora zerbait hobetu du, 2:31:98 eginez, hala ere, bere marka pertsonaletik (2:25:79) nahiko urruti ibili da. Sailkapen orokorrean, 20. postua lortu du. Jon Aizpuruk, ez du prestatu txapelketa hau, bere helburuak ziren, esperientzia hartzea eta maila handiko txapelketaz gozatzea.
Gaurko Emaitzak:


