Euskadiko eskolarteko kirol jokoetan fin

Larunbat honetan, Ordizian izan ziren Izarraitzeko 8 igerilari Gipuzkoa ordezkatuz Euskadiko eskolarteko kirol jokoetan parte hartzen.

Txapelketa honetan izan ziren taldekide gehienak denboraldi honetan lehen aldiz elkartu dira euskadiko beste probintzietako igerilariekin eta aukera hau oso ondo baliatu dute. Guztiak beraien markak hobetzen jarraitzeaz gain, zenbaitek euskal herriko txapelketarako gutxienekoak ere lortu dituzte.

Aroa Azkunerentzako, ordea, ez da hau Euskal Herriko beste igerilariekin lehiatzen zen lehenengo aldia izan. Konfiantzaz igeri egin ostean 100 bular  proban txapeldunorde eta 200 bularren txapeldun izendatzea lortu zuen.

Zorionak guztioi!

 

 

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.