Masterrak ur irekietan denboraldiko estrenaldia

Larunbat honetan, maiatzaren 27an, 12etatik aurrera Gorlizeko hondartzan club deportivo bilbaok antolatzen duen igeriketa zeharkaldia ospatu zen. 81. urteurren honetan distantzia ezberdineko bi ibilbide zeuden lehiatzeko, 3.000m eta 1500m-koak.

Izarraitz Igeri Elkartetik Iker Olabarria eta Javier Olano izan genituen bertan eta ur irekietako denboraldia indarrez hasi dutela erakutsi zuten. Biek 1500m-ko zeharkaldian parte hartu zuten eta emaitza aipagarriak lortu zituzten. Iker Olabarria 1500m-ak burutzen hirugarrena izan zen eta bere mailako sailkapenean, masterretan, txapeldun izendatu zen. Javier Olano ere ez zen lasterketa burutik oso urruti ibili, zeharkaldia 8. bukatu eta bere mailan, masterretan, 3. izan zen.

Datorren asteburuan, bi igerilari hauek beste bi taldekiderekin batera ur irekietan lehian jarraituko dute. Ekainaren 2tik 4ra bitartean Sevillan XXV. Espainiako ur irekietako “Open” txapelketa eta XIII. Espainiako ur irekietako “Open” master txapelketa ospatuko dira. Esan bezala, Izarraitzeko 4 igerilari master izango ditugu bertan: Iker Olabarria, Javier Olano, Jon Larrañaga eta Mikel Albizuri. Guztiek 3km-ko proban parte hartuko dute. Proba hau, zehazki, larunbat arratsaldean lehiatuko da Guadalquivir ibaiko uretan.

Ondo pasa eta zorte on!

 

Post hau Masterrak, Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.