
Astebukaera honetan, Euskal Herriko Alebin Txapelketa ospatuko da Iruñako Anaitasuna kiroldegian. Txapelketa 4 saiotan banatuta burutuko da, goizeko saioak 11etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17etan.
Lehiaketa honetan gure taldeko 4 kidek parte hartuko dute. Aroa Azkue, Libe Donato de Lopez, Malen Ezama eta Maria Otaegi izango ditugu banakako zein errelebo probetan lehiatzen.
Banakako probei dagokionez, hauek igeri egingo dituzte:
- Aroa Azkue: 100m eta 200m bizkar, 200m libre eta 100m lau estiloetan
- Libe Donato de Lopez: 200m bizkar, 200m bular eta 200m eta 400m lau estiloetan.
- Malen Ezama: 50m eta 100m bizkar eta 100m eta 200m lau estiloetan.
- Maria Otaegi: 50m, 100m eta 200m bular.
Horrez gain, emakumezkoen 3 erreleboetan ere ordezkatuko gaituzte: 4×200 libre, 4×100 libre eta 4×100 lau estiloetan.
Ziur beraien onena emango dutela denboraldiari amaiera ona emateko.
Animo neskak!

