
Asteburuan igeriketa festa izan dugu Azpeitian. Infantil, junior eta absolutu mailako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu da bertan eta Izarraitzeko igerilari kementsuak bikain aritu dira beste behin. Podiumera igotzeko aukera izan dute burututako proba askotan, eta igo ez direnean ere oso gertu ibili dira. Gainera, Aroa Azkune eta Laia Elortzak, infantil mailako Udako Espainiako Txapelketetan parte hartzeko gutxienekoa lortu dute. Igerilari guztiek egindako lan bikainari esker, nesken taldekako sailkapenean bigarren postu ikaragarri bat eskuratu dute.
Bejondeizuela!
Segi lanean eta aupa Izarraitz!

