
Asteburuan alebin mailako Euskal Herriko Txapelketa lehiatu zen Iruñeako Anaitasuna igerilekuan, eta Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako igerilarien artean Izarraitz Igeri Elkarteko 4 igerilari izan ziren: Aroa Azkue, Libe Donato de Lopez, Malen Ezama eta Maria Otaegi.
Iruñean izan soilik ez, irudi bikaina eman eta maila horretako txapelketetan egoteko balioa ere erakutsi zuten Izarraitzeko igerilariek. Lehiakor agertzeaz gain, 15 marka pertsonal eta 7 domina ere lortu zituzten. Zilarrezko 4 domina Malen Ezamak 50m bizkarren eta 100m eta 200m lau estiloetan eta Maria Otaegik 100m bular proban eta brontzezko 3 domina, hiruak erreleboetan, 4×200 eta 4×100 libre eta 4×100 lau estiloetan.
Txapelketa honekin eta lortutako emaitza esanguratsuekin alebinen denboraldia amaitutzat eman dute.
Zorionak neskak!
Post hau
Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko
lotura iraunkorra.