
Izarraitz Igeri Elkarteko alebinek 2023-2024 denboraldiko lehen hitzordua izango dute asteburu honetan. Alebinen taldea, aurtengo denboraldian 2011 eta 2012. urtean jaiotako neska-mutilez osatua, Oñatiko Zubikoa kiroldegian izango da, Alebinen Ligako 1. jardunaldian lehian. Jardunaldi hau arratsaldeko 16.00etan hasiko da eta Izarraitzeko igerilari guztiek 200 metro lau estiloetan eta 100 metro estilo libreko probetan hartuko dute parte.
Animorik handienak guztioi!
Aupa Izarraitz!

