Benjaminen ligako 3. jardunaldia eta alebinen 4. jardunaldiak ospatu dira, Azpeitian eta Eibarren hurrenez hurren.
Benjaminek, proba berriak burutzeko aukera izan dute, adinaren arabera distantzia esberdinetan baina guztiak bular estiloan. Etxean ospatutako jardunaldia asko gozatu dute eta arautegi eta probak burutzeko moduari dagokionez bikain aritu dira.


Alebinen jardunaldi honetan aldiz eguneroko lana islatu da. Igerilariek beraien ahaleginaren emaitzak ikusi ahal izan dituzte, eta ondorioz gogotsu eta motibazioz gainezka daude hurrengo jardunaldietarako.

Beraz, goazen jardunaldi gehiagoren bila eta jarraitu gozatzen!!

